image_pdfimage_print

Ariketaren Laburpen Laburra

Irratsaioetarako informazioa topatzeko iturri ezberdinei erreparatuko zaie ariketa honetan.

Ariketa Honen Helburua

Eskura izan ditzakegun iturri ezberdinen ezagutzea, komunikabide konbentzionalek erabiltzen dituzten iturri ‘aditu’ delakoez harago.

Espero diren Ikasketen Emaitzak

Taldea eskura dauden iturri ezberdinez, zeinak irrati-komunitarioetako ekoizleentzat garrantzitsuak diren, jabetuko da.

Beharrezko Esperientzia eta Trebetasunak

Hezitzaileak ikerketa-iturriei buruzko ezagutza zabala behar du, eta baita irrati-komunitarioen printzipioetan trebatua ere, iturri esanguratsuak topatzen jakiteko.

Azpiegitura eta Ekipamendu Teknikoak

Ikasgela aulkiekin. Erreproduzitzeko tresneria.

Ariketa Iraupena

60 minutuz.

Material

Paperezko Arbela eta errotulagailuak, idazketako Ikasleentzat Materiala (ikusmen arazoak dauzkatenentzat ez).Ohiko gaiak jorratzen dituzten komunikabide komertzial zein publikoetako grabazioak.

Ariketa Ikastaroa

Ohiko gaiak jorratzen dituzten komunikabide publiko zein komertzialen grabazioak erreproduzitu. Ikasleei informazioaren jatorriaz ohartzen saiatzeko eskatu, ea nor elkarrizketatzen den, edo zein iturriri esleitzen zaion informazioa. Ikasleei ea informazioaren parte handienak zein jatorri duen galdetu. Hornidurak gizarteko botere-banaketa islatu ohi du (araudi-organismoak eta gobernuko instituzioak gehiago ageri ohi dira bolondres jarduten dutenak baino). Emaitzak ideologia nagusiaren indartzea eta gertakizunen hurrenkeraren kontrola dira. Iturriei buruzko aurreko ariketara bueltatuz, eskatu ikaskideei iturri alternatiboen zerrenda bat osatzeko, zeinak komunikabide publiko edo konbentzionalen informazio berbera eskaini ohi duten gaiari buruz, baina beste ikuspuntu batetatik. Iturri Alternatiboak dokumentua banatu eta horri buruz eztabaidatu partaideekin. Paper handian jaso esanak. Galdetu ikaskideei zer espero duten komunikabideek eskaintzen dieten informaziotik. Paperean jaso iritzi horiek ere. Hezitzaileak honakoetara behar du bideratu: zehaztasuna, inpartzialtasuna, zuzentasuna. Galdetu ikasleei ea zein trebezia behar diren ikerlari ona izateko. Hona atera beharreko batzuk: • Komunikabideen legedia eta araudiari buruzko ezagutza • Mesfidatia izatea iturri ororekin • Komunikatzeko trebezia • Jakin-mina • Galdera guztiak egin • Prest egon • Asko irakurri • Iturri propioak zaindu • Gogoan izan 5 W-ak + H (Who did What, Where, When and Why and How it was done, hau da, nork egin duen zer, non, noiz eta zergatik, eta nola egin den).

Entrenatzaile bakoitzeko gehienezko parte-hartzaile kopurua

10 hezitzaileko, 4 hezitzaileko ikusmen urritasuna edo ikasteko zailtasunak dauzkaten kideekin.

Aldakuntzak

Hezitzaileak berri-agentzien egun zehatz bateko aurrealdeko orriaren kopia bat erabil dezake, eta tituluak erreproduzitu edo hurrengo eguneko egunkariak ekarri, agentziek duten informazio-fluxuaren gaineko kontrolaz edo editorialen berri bat zer den erabakitzeko irizpideez eztabaidatzeko.

Hezitzaileentzako Aholkuak

Arreta iturriei buruzko eztabaidan mantentzen saiatu, partaideek albistearen edukiari buruz hitz egiteko joera baitaukate sarri. Jarduera honek kazetaritza-ezagutzei loturiko gainazal gisako bat badu, eta egokia da ere hainbat momentutan komunikabide-komunitarioei hemen ematen zaien definizioari erreparatzeko atzera egitea – azpimarratu irrati-komunitarioek egoera konkretuak bizi izan dituzten norbanakoak jotzen dituztela egiazko ‘aditutzat’. Irrati-komunitarioek komunitatean bertan, elkarteetan eta komunikabideen ekoizpenetan azpi-ordezkaturiko giza-taldeetan topatu ohi dituzte iturriak.

Ikaskuntzaren arrakasta egiaztatzea

Hezitzaileak ea ikasleak dauden informazio-iturri ezberdinez ohartzen diren ebaluatu behar du, eta baita irrati-komunitarioetako ekoizleentzat horiek daukaten garrantziaz jabetzen diren ere.

Ariketa ikastaroko kurtsoan sartzen da

Elkarrizketa baino lehenago. Ikerketa moduluaren atal gisara.