Sarrera
Syllabus, ebaluazioa eta ziurtagiria eskutik doaz: SMART ikastaroan, parte-hartzaileek metodo berriak ikasten dituzte hartzaile talde espezifikoen beharrei hobeto erantzuteko. SMART ikastaroan, parte-hartzaileak beren ikastaroa, prestakuntza edo coaching-a garatzen ari dira, eta SMART Train the Trainer ikastaroaren amaieran aurkeztu dute delako proiektua. Ebaluazioan oinarrituta, SMART ziurtagiri batekin amaitzen du. Beren metodoak modu kritiko eta gogoetatsuan lantzen dituzten parte-hartzaileei ematen zaie ziurtagiria, ikasletzat hartzen direnei, beren metodoak egokitzen dituztenei eta beren talde hartzaileetara egokitzeko prest eta gai direnei hain zuzen ere. Egiazta daitezkeen gaitasunekin ikaskuntza-prozesua da helburua, eta ez prestakuntza osoa.
„SMART ebaluazio-tresnak “SMART Train – the-Trainer” ikastaroei buruzko ikaskuntzaren emaitzak, hausnarketak eta iruzkinak ebaluatzeko metodoak eskaintzen ditu“
Irratilari eta irratiaren sektoreko trebatzaile formatuek eskaintzen dituzte SMART prestakuntzak, beren ezagutzak sakondu, talde hartzaileak zabaldu eta beren behar berezietara egokitu eta metodo osagarriak behar dituzten prestatzaileentzat.
Ebaluazioak ikaskuntzako prestatzaile eta prestatzaileei laguntzen die (gerora “parte-hartzaile” deituko zaie), ikastaroetan. Are gehiago, ebaluazioa ez da proba-tresna bat, porrota edo arrakasta erabakitzen duena, baizik eta ikaskuntza-prozesua ikusgarri eta gogoetatsua egiten duena.
SMART Train the Trainer ikastaroen esparruan, “prestatzaileez” ari gara, “ikaskuntzako prestatzaileentzako” formakuntza bideratzaile gisa, behar espezifikoak dituzten talde hartzaile sentikorrentzako prestakuntza, coaching-ak edo ikastaroak proposatu nahi dituztenak.
Erronka eta eskakizun gehiago izaten ditugu emakume migratzaileentzako tailerrak eskaintzen ditugunean: bizi baldintzak kontuan hartu behar dira, besteak beste. Arreta berezia jartzen da bizitzako egoera zailei aurre egiteko gaitasun osagarrietan. Errefuxiatuek traumak izan ditzakete. Asilo-prozeduretatik igaro behar dute. Lan bila edo eremutan ari dira, eta askatasun mugatuak dituzte. Haiek ez dakite geratzeko baimena ote duten ezta hurrengo egunean zer gertatzen ahal zaien ere.
Ikusmen-urritasuna duten pertsonek orientabide berezia behar izaten dute irratian eta etiketak arlo teknikoetan. Metodo bisualez ordez, bestelako ezagurriak, tresnak behar dituzte. Irratira edo ikastokira heltzeko baliabideak ere aldez aurretik argitu beharko da, ikasturtean zehar oztoporik gabe parte hartu ahal izateko.
Ikasteko zailtasunak dituzten pertsonentzat, arreta mantentzeko gaitasuna kontuan hartu beharko da. Ikaskuntza-unitateak laburragoak izango dira, hizkuntza sinple, errepikakor eta praktikoan, oso teorikoa baino.
Baina SMART metodoak beste edozein irrati-tailer garatzeko ere badira! SMART bidez, kalitatezko ikaskuntza prozesuak bultzatu nahi ditugu, parte-hartzera, hausnartzera, ikaskuntzaren edukiaren garapen dialogikora eta gaitasunak praktikan jartzera ere bai. Prozesu oso bat burutzeko aukera ematen du.
SMART programak hezitzaile berriak eta esperimentatuak formatzeko balio du, baita norbere zein kide den taldearen didaktika gaitasuna garatzeko ere. Gainera, SMART metodoak sarean ere eskuragarri egongo dira, askotariko irrati-trebakuntza eta -entrenamendu egiteko metodoen erreminta-kaxa gisa.
Ebaluazioak hezitzaileen prestakuntza tailerrei laguntzen die, berme kualitatiborako eta informazioa itzultzeko metodo gisa, ikaskuntza prozesuak ulergarriak izan daitezen.
Ebaluazio-tresnak sinpleak dira, ahalegina ttikia izatea nahi genuen eta hausnarketa eta eztabaida sustatu nahi genituelako.
Gainera, ebaluatzeko tresnak ikastaroetan parez-pare edo sareko lanera egokitzen ahal dira, beharrezkoa den neurrian.
Azken oharra: SMART ez da programa finkoa, trebatzaile eta parte-hartzaileek ikasturtean zehar egokitzen dute, beharren arabera. Ebaluazioak ikaskuntza-esperientzia eta prozesua bultzatzen ditu, eta oraindik ikasten ari garen irrati librearen jarrera, izaera adierazten, azaleratzen ditu.
Formulazioari buruzko oharra: SMART Train the Trainer konferentziari “ikastaro” deitu diogu, “tailer” partikularretan oinarritua!
Parte hartzeari buruzko oharra: tailer guztietan parte hartzea eta bakar bat ere ez galtzea gomendatzen da, ikastaroaren ikuspegi integratua lortzeko.
Ikaskuntza arrakastaz burutzeko oharra, ez testarena: “Hezitzaileen prestakuntza” oso komunikatiboa da SMARTen. Denok gara ikasleak, animatzaileak eta parte-hartzaileak. SMARTen arrakasta ikasteko, parte-hartzeko eta komunikatzeko borondatearen araberakoa da. Amaierako ziurtagiriak prozesuan oinarritutako informazioaren ikaskuntza- eta prozesu orokor hori adierazten du.
SMART ebaluazioak sei galdera-arlo ditu: bat hezitzaileei buruz, bost parte-hezitzaileei buruz (ondoren “parte-hartzaile” deituko zaie).
Hezitzaileentzat:
- Trainers Protocols
Parte-hartzaileentzat (“Learning Trainers”)
- Autoebaluazioa
- “Minutu bateko papera”
- “Ikaslearen egunkaria”
- Tailerraren aurkezpena
- Azken eztabaida, ideien itzulketarekin feedback
Ebaluazio-tresna bakoitza fase espezifikoetan erabiltzen da, testuinguru desberdinak zalantzan jarriz. Ebaluazioaren helburua aitorpenak sustatzea da, hezitzaileen eta parte-hartzaileen arteko eztabaidarako oinarri gisa.
SMART programak, metodoak transmititzeaz gain, hezitzaileek beren xede-taldeekin nola jarduten duten ere aztertu nahi du.
Oinarrizko ezaugarriak autoebaluazioan eskatzen direnak dira. Ezin dira probatu eta neurtu. Elkarrizketetan, eztabaidetan, portaeran agertzen dira, hau da, datu kualitatiboetan, eta ez datu kuantitatiboetan.
Kontraesana litzateke SMARTekin, proba-prozedura bat garatu izan bagenu, eta prozedura horren helburua arrakasta izan edo porrot egin genezakeen proba bat izatea.
Alderantziz, SMART formakuntzetako hezitzaile eta parte hartzaileek gogoeta egiten dute, autoazterketa bat egiten dute, eskaerak talde hartzaileen beharretara egokitzen diren ala ez ikusteko. Hala ere, egiaztapen hori ezin da egin proba-prozedura zurrunen eta galdera-sorta finkoen bidez, baizik eta taldearen barruko eztabaiden bidez, non parte-hartzaile guztiek beren esperientziak eta ezagutzak konpartitu eta eztabaidatzen dituzten.
SMART ebaluatzeko edozein tresna informazioaren itzuleran eta entzuteko, egokitzeko, ikasteko eta beharrei erantzuteko borondatean oinarritzen da.
SMART ikastaro batek porrot egiteak esan nahi du ez dagoela borondaterik, ez dagoela elkar entzutean eta elkar harremanean bidezko ikasketarik.
Arrakasta edo porrota ez litzateke nabaria izango proba batean porrot egin delako. Praktikan, ikastaroan parte hartzen duten pertsonek berresten dute, azkenik, baita nork bere burua ezagututa ere.
SMART eguneroko gaitasun praktikoekin hasten da. Gaitasun horiek bereziki beharrezkoak dira irrati libre eta komunitarioetan, hala nola entzutea, beharrei erantzutea, komunikazio argia, informazioa itzultzeko eta indarkeriarik gabeko komunikazioa izateko gaitasunak taldeak animatzea eta gatazkak kudeatzea, etab.
Hortik abiatuta, SMART metodoak erabil daitezke gure talde hartzaileen behar espezifikoak hobeto asetzeko.
SMART metodoak eraginkorrak dira xede-taldea ongi prestatuz eta ongi diseinatutako tailerrak eginez erabiltzen direnean.