“IKASLEARI ZUZENDUTAKO PRESTAKUNTZA PLANIFIKATZEA” ziurtagiria.
Birgitte Jalow-en eskutik
Hedabide tradizionaletan ordezkatuak izaten ez diren komunitate edota norbanakoei zuzenduta dago formakuntza.
Herrialde askotan, hedabide komunitarioetako bolondresak, talde minorizatuetako ordezkariak edota kideak izan ohi dira. Ethia, kultura edota jendarte talde „gutxituetakoak“ alegia.Etorkinak, zailtasun edota behar ezberdinetako pertsonak edota adineko pertsonak besteak beste, adibidez. Aniztasunez osaturiko talde bat formatzeko trebatzeko xedez, „Formatzaileak formatzen“ dituen tailer honen bidez,SMARTeko tresnak ezagutu ahal izan dituzte parte hartzaileek. Honek, pertsonak ahaldundu egin ditu kurtso oso bat planifikatzen, antolatzen eta dinamizatzen besteak beste. Beti ere ikuspegi kritiko baten bidez. Honakoak dira jorratzen diren esparruak:
• Nola egin eta erabili trebakuntza-beharren azterketa?
• Prestakuntzaren diseinuaren eta ezarpenaren plangintza
• Prestakuntza-estiloak eta -metodologiak
• Prestakuntzaren erronkak, talde-dinamikaren kontrola